ERRONKA

OPTIAM proiektuaren erronka ekipo elektriko berritzaileak garatzea da, ekodiseinuko irizpideak eta izaera prospektiboa duten energia-plangintzarako tresna digitalak integratuz, sorkuntza, banaketa zein biltegiratze arloetako proiektu berrien hedapenaren inguruko erabaki-hartzeak errazteko asmoz.

Bus Hydrogen

Aukera estrategikoa

OPTIAM proiektua berealdiko aukera da partzuergoko 7 kideentzat zein Euskadi osoarentzat, izan ere, euskal elektrizitate-sektorearen trantsizio erresilientea planteatu du soluzio berritzaileen garapenaren laguntzaz, eta Euskadiko Energiaren Garapen Teknologiko eta Industrialerako Estrategian (EnergiBasque) lehentasunezkoak diren Tentsio Baxuko sarearen, kontagailu adimendunen, Tentsio Ertain eta Altuko sarearen, azpiestazio adimendunaren eta sare adimendunen kudeaketaren digitalizazioaren bitartez.
infografia-optimizacion-disenyo-red-electrica

Proiektuaren erronka orokorra zenbait erronka teknologikori dagokio, eta hauexen inguruan garatuko da ikerketa industrialeko jarduera:

modelos-evaluacion-icon

Mix elektrikoaren portaeraren ebaluazio prospektiborako ereduak (epe luzekoak, 2030, 2050), bottom-up delakoaren optimizaziotik eta klimaren gaineko ondorioetatik aztertuta.

modelos-evaluacion-icon

Galeren murrizketa eta ingurumen-inpaktu handiko materialen ordezkapena tentsio ertaineko elektronikan eta birkonektagailuen sentsorikan.

modelos-evaluacion-icon

Industria elektrikora egokitutako ekonomia zirkularreko estrategien ebaluazioa, Bizi Zikloaren Analisian oinarritutako ereduen bidez.

modelos-evaluacion-icon

Transformazio Zentroko tentsio baxuko koadroetarako fusible-euskarrien ekodiseinua eta kontagailu adimendun monofasiko eta trifasikoen ekodiseinua, kontsumoaren murrizketa eta ingurumen-inpaktua hobetzen duten materialen erabilera kontuan hartuta.

modelos-evaluacion-icon

SF6 kentzea tentsio ertaineko bigarren mailako banaketa-gelaxketan.

modelos-evaluacion-icon

Erabaki-hartzeen ebaluazioa integratzeko digitalizazioa.